Gaurko klasean oso galduta sentitu naiz. Hasteko, Andoni esan digu gaur hartu behar ditugun apunte guztiak, klasea amaieran hartuko dituela. Gutxi izango ez balitz, emanten ari ginen teoria ulertzeko zailtasun asko izan ditut,ez nuen ulertzen eta gainera urduri nengoen hartzen ari nituen apunteengatik.
Andoni gure frustrazioaz ohartu da (uste dut), eta barkatu digu apunteen "etxekolana". Ondorioz programaketa didaktikoari buruz hitzegiten hasi gara, eta erabaki dugu geratzen zaizkigun bi klaseak lan horrekin aritzea.
Gure taldean hainbat zalantza genituen, Zer da unitate didaktikoa? Zer motatako arazoetan oinarritu dezakegu gure programaketa? ...
Orokorrean oso galduta geuden baina irakasleari galdetu eta gero ,esperantza gehiagorekin ikusi dugu gure burua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario