jueves, 30 de marzo de 2017

Didaktikaren hamaikagarren klasea

Gaurko klasean beste power point batekin aritu gara,Haur hezkuntzako esku-hartzeko printzipioak ikus ditugu.Oso interesgarria iruditu zait jakitea nola egin beharko genuke eskola bateko metodologia aldatzeko.
Hala ere,zaila iruditzen zait klaseetan ikusten dugun informazioa, moduloko lanean sartzea.

Didaktikaren hamargarren klasea

Gaurko klasean ebaluazio irizpideak ikusi ditugu power point batekin, ez da klase magistrala izan, baina nik horrela sentitu dut eta horregatik pixkat astuna iruditu zait .
Hala ere, beste eguneko klase magistralarekin gertatu zitzaidan bezala, asko ikasi dut eta oso baliagarria iruditu zait.

lunes, 27 de marzo de 2017

Didaktikaren bederatzigarren klasea

Gaurko klasean Antzuolako bideo bat ikusi dugu. Bertan eskolako zuzendariak eskolako ezaugarriak, metodologia, proiektuak nola burutzen dituzten, azaltzen zuen.Gure eginkizuna bideo ikusi eta gero, bideoan esaguratsuak izan diren ideak sailkatzea izan da, horretarako lana taldeka egin dugu.
Antzuolako metodologia oso interesgarria iruditzen zait eta nire ustez eskola batzuk bere adibide berdina jarraitu beharko lukete. Klasea arina eta interesgarria iruditu zait.

sábado, 25 de marzo de 2017

Didaktikaren zortzigarren klasea "Vendetta klasea"

Gaur izan dugun klasea,Vendetta klasea deitu ditugu Andoni guri zigortzeko erabili duelako. 
Klase magistrala izan da eta teoria emateko power pointa erabili dugu. Egia esan,horrelako klaseak izatea ohituta nago eta ez zait zigor bat iruditu,nire ustez,horrelako klaseak noizean behin izatea ideia ona izango liratekela. Nahiz eta beste klaseak dinamikoagoak izan,teoria hutsa ematen den klaseetan gauza guztietatik oroitzen naiz eta horregatik gaurko klasean gustora egon naiz.
 

lunes, 13 de marzo de 2017

Didaktikaren zazpigarren eguna

Gaurko klaserako programazio didaktiko bat bilatu behar genuen.Bilatzeko momentuan,3 programazio didaktikoekin topatu nintzen,hala nola heziberriko unitate didaktikoarekin.
Ikasle gehienok programazio  berdinak genituen eta haiekin aritu gara.
Heziberriko webgunean sartu gara eta bertako dokumentu batzuk ikusi ditugu elkarrekin,Andonik proposatu digu arazoetan oinarritutako programaketa didaktiko bat egitea .Horretarako heziberriko adibide bat ikusi dugu.
Hurrengo astea,feedback astea izango da,eta horregatik astelehenean moduluko lanarekin arituko gara.

Didaktikaren seigarren eguna

Gaurko klaserako "Aprendizaje significativo-ren" artikulua irakurrita eraman behar genuen.Irakurri dugunak,arbelean ideia nagusiak esan ditugu eta eskemaren azalpena azaldu du kide batek.
Hurrengo klaserako programazio didaktiko bat bilatu behar dugu eta guk egindako dekretuarekin kontrastatu.

miércoles, 8 de marzo de 2017

Didaktikaren bostgarren eguna

Irakaslea sartu bezain laster, altsatzeko eta proiektorearen ondoan jartzeko agindu dit. Ez nekien zer esan behar nuen eta horregatik nire ondoko lagunari nirekin ateratzeko eskatu diot. Biok batera atera gara eta irakaslea galdetu digu ea zer egin genuen aurreko astean, aurreko astea behaketa astea izan zen eta horregatik ez genuen izan klaserik. 
Gure azalpena bukatu eta gero, klasearekin hasi gara, irakaslea moskeatuta zegoela nabaritzen zen eta klasea emateko era desberdina izan da. Power point batekin baliatuz hezkuntzaren paradigmak ikusi ditugu, paragrafoka irakurri dugu, horrela denon artean paragrrafo horren esanahia aztertzen genuen. Didaktikaren esanahia aztertu dugu ere.
Klasea bukatu ondoren, etxeko lanak bidali dizkigu, artikulu bat irakurri, gaurko klasean emandako txostena berriro irakurtzea eta bideo bat ikustea.
Klase honetan arraroa sentitu naiz, ez dut ulertu irakaslearen jarrera eta klasea ematero era.

Didaktikaren laugarren Eguna (Kanpoko klasea)

Gaurko klasea asko gustatu zait,hasiera batean klasean tertulia bat egingo genuen, baina kanpoan izugarrizko eguna egiten zuen eta erabaki dugu tertulia kanpora eramatera.
Gaurkorako Jaume Serranoren artikulu bat irakurrita ekarri behar genuen, artikulua curriculumari buruz zen.
Hasieran artikuluko ulertu ez ditugun gauzei buruz aritu gara, baina handik gutxira, guk bizitako gauzetaz hitzegiten hasi gara.Hainbat gauzetaz hitz egin dugu, hala nola, "tonto gela", etiketak...
Besteen istorioak entzun eta gero,konturatu naiz gure eginkizuna irakasleak bezala oso garrantzitsua dela, haur txiki baten etorkizuna aldatu dezakegu etiketa baten erruz.Etiketak jartzea oso ohikoak dira eskoletan, eta eragin zuzena dute haurren autoestiman. Nire ustez etiketak eta curriculum ezkutua elkarrekin doaz eta gure esku dago hori aldatzea.