miércoles, 8 de marzo de 2017

Didaktikaren laugarren Eguna (Kanpoko klasea)

Gaurko klasea asko gustatu zait,hasiera batean klasean tertulia bat egingo genuen, baina kanpoan izugarrizko eguna egiten zuen eta erabaki dugu tertulia kanpora eramatera.
Gaurkorako Jaume Serranoren artikulu bat irakurrita ekarri behar genuen, artikulua curriculumari buruz zen.
Hasieran artikuluko ulertu ez ditugun gauzei buruz aritu gara, baina handik gutxira, guk bizitako gauzetaz hitzegiten hasi gara.Hainbat gauzetaz hitz egin dugu, hala nola, "tonto gela", etiketak...
Besteen istorioak entzun eta gero,konturatu naiz gure eginkizuna irakasleak bezala oso garrantzitsua dela, haur txiki baten etorkizuna aldatu dezakegu etiketa baten erruz.Etiketak jartzea oso ohikoak dira eskoletan, eta eragin zuzena dute haurren autoestiman. Nire ustez etiketak eta curriculum ezkutua elkarrekin doaz eta gure esku dago hori aldatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario