lunes, 13 de febrero de 2017

Didaktikaren bigarren eguna

Bigarren egunean artikulo batekin aritu ginen. Artikuloa oso polita iruditu zitzaidan, bizitzaren kaxa baliabide oso onuragarria delako eta, haurrei ilusio asko egiten die bere bizitzako objektuak,argazkiak...bere kideei erakustea.
Artikuloa irakurtzen ari nintzenean, esaldi batek atentzioa deitu zidan;hezitzaileak bere ikasleekin hitz egiten ari zen bere haurtzaroaz, eta esan zuen txikitan tximistei izugarrizko beldurra zuela, hori esan ondoren bi gertakaera egon ziren. Alde batetik,haur batzuek bere beldurrak kontatu zituzten. 
Bestetik, haurrak bateratu ziren eta irtenbide bat bilatu nahi zuten bere hezitzailearen beldurra konpontzeko. 
Haurren jarrera oso polita iruditu zitzaidan eta konturatu nintzen, horrelako jarduerak egiteak oso ondorio onak bereganatzen dituela. Are gehiago, haurrei besteekin enpatizatzen erakusten die, baita iritziak, sentimenduak eta beldurrak errazago adieraztea laguntzen die. Bere lagunen historioak entzutea, bere interesa pizten du. Elkarlana sustatzen duen ekintza da, kasu honetan haurrak batu dira arazo bati konponbidea bilatzeko, adibidez hezitzailea txikitan tximistei izugarrizko beldurra zuela esan zuenean eta haurrak konponbide bat bilatzen aritu zirenean.
Gure ustez, beste eskola berri bat "eraikitzea" posiblea da. Orain arte erabili diren teknikak, metodologiak( Klase magistralak,adimenak ez lantzea, haurren erritmoa ez errespetatzea..) erabili ordez, eta beste gauzetan oinarrituko bagina, alegia enpatia, adimen emozionala... Etorkizuneko haurrak gu baino hobeagoak izango lirateke, batez ere , bakoitzaren sentimenduak, kezkak, beldurrak adierazteko beharrezko konfiantza izango luketelako
"Eskola berria "eraikitzeko, curriculuma gaur egungo gizarteari moldatu behar zaio eta bere beharrak asetu eta haurren interesetan oinarritu.



No hay comentarios:

Publicar un comentario